Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Donemiliaga

Helbidea: Basabes plaza, 1

Auzotegi: Bikuña

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nabarmena.

Kontsebazioa: Eskasa zenbait gunetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietan oro har. Akats larriak gangetan oro har.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Lautadako Donemiliaga udalerria Barriako monasterio zistertarragatik ezaguna bada ere, bertan beste eliza interesgarri bat ere aurki daiteke. Oraingo honetan Andre Maria Jasokundekoaren elizaz hitz egingo dugu, Bikuña auzoan. Arabako XV. mendeko arkitektura erlijiosoaren adibide interesgarria da berau.

Areto erako oinplanoa du, burualde zuzenean amaitzen den bi ataleko habeartearekin. Barrualdea tertzeletezko ganga gotikoz estalita dago, lokailu makurrekin lehenengo atalean eta zuzenekin bigarrenean. Burualdearen ezkerretan Bikuñatarren kapera ederra dago atxikita, eta bertara joateko zirkuluerdiko arku batetik igaro behar da: kaperak bere sakristia du, bataiarria, korua eta, kanpoaldera, kanpai horma.

Sarrera nagusi gisa elizak estilo gotiko berantiarreko portada bat du: arku konopial bat da, alfiz bat osatzen duten gotikoen artean. Argia habeartearen bigarren atalean, burualdean eta oinean irekitzen diren XVI. mendeko okuluetatik sartzen da.

Azkenik, esan dezagun, eliza inguratzen duen arkupean dekorazio klasikoa duen zutaberik badagoela -elementu geometrikoekin-. Kanpandorrea, berriz, elizako hego-mendebaldeko angeluan altxatzen da.