San Migel eliza
FITXA
Izena: San Migel eliza
Herria: Idiazabal
Helbidea: Nagusia, 23
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVI, XVIII
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Goierri eskualdean, Idiazabalen dago Gipuzkoako elizarik ederrenetakoa eta ondoen kontserbatuenetakoa: San Migel eliza.
Areto formako oinplanoa du -jatorriz gurutze latindar formako oinplanoa zuen- luzeran hiru habeartetan zatitua, hirurak garaiera berdinekoak, eta erdikoa ilargixka gangaz eta albokoak ertz gangaz estalia. Absidea poligono formakoa da eta korua, pulpitu eder-ederra, sakristia, kanpandorrea eta hiru sarrera ditu. Kanpandorrea hiru gorputzekoa da, bao angeluzuzenak eta zirkuluerdikoak ditu, lau isurkiko teilatua eta, gain-gainean, burdin forjatuzko gurutzea.
Hormei atxikita dauden ostikoek eusten diote eraikinari; estalkia, berriz, erdian zilindro formako lau zutabetan eta alboko hormei atxikita dauden zutabetxo zirkuluerdi formakoetan bermatzen da.
Barrura sartzeko hiru ate daude: aldamenetan bi, eta bat, nagusia, oinean. Epistola aldeko horman, eliz atarian, zirkuluerdiko arku bakun bat dago, eta ebanjelio aldean, arkupean hau ere, zur gainean bermatuta, zirkuluerdiko beste sarbide bat. Sarrera nagusia, benetan bikaina, elizaren oinean dago: XII. mende hondarrekoa edo XIII. mende hasierakoa da. Arku zorrotz samarra du sei arkiboltaz inguratua, guztiak irudi geometrikoz, xakeztatu faltsuz eta giza buruz eta beste elementu batzuez dotore apainduta.
Absideko okulutik eta habearte bakoitzeko atal bakoitzean dauden zirkuluerdiko baoetatik sartzen da argia barrura.
Arkuak, nerbioak, euskarriak, korua... gauza seinalagarrienak harlanduz eginak dira; gainerako guztia oso ongi emokatuta dago eta segur aski manposteriazkoa izango da.
Elementu arkitektoniko ez diren garrantzi handiko batzuk badira San Migel elizan: bataiarri prerromanikoa, beharbada bisigotikoa izango dena, bikain zizelkatua, eta erretaula nagusia, XVIII. mendekoa, Felipe Azurmendik egina.