San Migel Goiaingeruaren eliza
FITXA
Izena: San Migel Goiaingeruaren eliza
Herria: Eskoriatza
Helbidea: Dolibar,14
Auzotegi: Dolibar
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII, XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIII, XV, XX
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Eliza hau Eskoriatza udalerri gipuzkoarreko Bolibar auzoan dago, Debagoienean.
Oinplano angeluzuzeneko elizan gaude, hiru ataleko habearte bakarrarekin eta abside angeluzuzenarekin. Zurezko gurutze ganga batek estaltzen du, eta honen nerbioak hormei erantsita dauden zutabeerdietan bermatzen dira.
Barrualdea emokatuta dago. Argia goi koruan dauden bi zuloetatik eta ebanjelioaren aldeko lehen bi ataletan dagoen leihotik sartzen da. Oinean goi korua dago, eta bertara iristeko eskailera bat epistola aldean. Sakristia, berriz, ebanjelio aldean dago. Alde horretan bertan aurkituko dugu sarrera ere. Berau ate angeluzuzena hartzeko lekuz aldatu den arku bat da, eta atrio egin berri batez babestuta dago.
Kanpoaldean manposteria ikus daiteke zurituta, eta baoen inguruetan eta ertzetan harlandua. Ebanjelioaren aldean leiho konopial bikoitz bateko dintela gordetzen da, hiru dorrez hornituriko armarriarekin.
Kanpaandorre barruan -bertara behe korutik iristen da-, jatorriz segur aski leiho erromanikoa izandako sarrera bat dago, zirkuluerdiko arkuarekin. Arkuak hiru dobela ditu eta bi zutaberen gainean bermatuta dago; zutabeek fuste zilindro formakoa, oinarri bakuna eta kapitela dituzte. Dorreak kanpai horma egin berria du, eta zirkuluerdiko bi bao, kanpaiarekin eta burdinazko gurutzearekin.