San Martin ermita
FITXA
Izena: San Martin ermita
Herria: Oñati
Helbidea: San Martin Zuhaiztia, 2
Auzotegi: San Martin
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XV, XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII, XX
Estiloa: Gotikoa, Hiri estiloa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Udal Ondarea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Beste Izenak: San Roke ermita eta san Martin Tourskoaren eliza
San Martin pasealekuan, Arantzazu kalearen muturrean, muino baten gainean hariztiz inguratuta dago San Martin ermita. Zelaigunean, elizaren aurrean, Kalbario bat dago aldare batekin.
Eraikin bakuna da, oinplano angeluzuzena du, habearte bakarra eta burualde zuzena ganga faltsu batez estalia. Eskuineko horman serora etxea dauka atxikita, eta zurezko arkupe bat burualdean.
Lau isurkiko zurezko egitura nabarmentzen da. Zutoin handi batean dago bermatuta egitura, elkarri estu-estu lotuta dauden enborren bidez. Oinean goi korua dago kokatuta.
Sarbidea elizaren oinean dago eta zirkuluerdiko arkua du dobelarekin. Bao bakarreko harlanduxkazko kanpai horma batek errematatzen du. Bi bao txikitatik sartzen da barrura argia; horietako bat oinean dago.
Eraikina manposteriaz egina da.
Oso ederrak dira burualdeko hiru erretaulak: Pierres Picartek egina da erdikoa, platereskoa, eta alboko kaleetan, erliebeetan, titularraren bizitza kontatzen da; erdian San Martinen irudi modernoa ageri da, eta goiko zatian Kalbarioa.
Ezkerraldeko erretaula nahiko hondatuta dago: oholean egindako pintura bat da, santuen irudi luzeekin, XV. mende hasierakoak. Horien erdian San Martin dago eserita. Pierres Picartek egina da eta garai batean erretaula nagusian kokatuta zegoen. Goiko zatian Kalbarioko eszena dator, estilo flamenkoan egina.
Eskuinaldeko erretaula San Rokeri eskainita dago. Ohol gaineko pintura da, estilo manieristan egina eta Santa Apolonia, Santa Barbara eta Santa Katalina ageri dira. Erdiko gorputzean beste erretaula bat ageri da XV. mendekoa, San Sebastian eta San Rokeren irudiekin, biak XIX. mendekoak. Alboko kaleak bi irudi biribilekin errematatuta daude, eta horiek, segur aski, ermitaren fundatzaileei dagozkien bi irudi gordetzen dituzte; erdiko kalea, berriz, frontoi batekin errematatzen da.