San Blas eliza
FITXA
Izena: San Blas eliza
Herria: Legutio
Helbidea: Goikuri,z/g
Auzotegi: Legutio
Eskualde: Gorbeialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVI, XVIII, XX
Estiloa: Barrokoa
Beste Estiloak: Gotikoa, Baserri estilokoa
Balioa: Eskasa.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Arabako Gorbeia inguruan dagoen Legutio herriko herrigunearen iparraldeko muturrean dago eliza hau, aldapa gogor baten gainean. Gerra Zibilaren ondotik (1936-1939) behin baino gehiagotan berritu ondoren erantsi zaizkion elementuek ez dute batere balio artistikorik.
Habearte zabal bat du bi ataletan zatituta, eta kontrahormen artean kaperak bata besteari arkuekin lotuta. Lehenbiziko bi kaperek gurutzadura baten antzekoa eratzen dute. Nerbio gurutzatu berreginak dituen ganga batez estalita dago habeartea; kaperak eta sakristia, aldiz, ertz gangen bidez. Hormetan zirkuluerdiko leihoak daude, koruan, berriz, bao angeluzuzen bat.
Ia eraikin osoa manposteriaz egina da. Eliza zaharreko burualdea eta hiru hormatal kontserbatzen dira bakarrik. Hormatalak kontrahormekin sendotuta daude. Kontrahorma horiek aurrealdea harlanduzkoa dute eta hormen hondoa manposteriazkoa. Dorrea XVII. mendekoa da eta XVIII. mendeko erremate bat du. Korua eta bataiarria Gerra Zibilaren ondotik eginak dira eta ez dute inolako balio artistikorik.