Uribarriko Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Uribarriko Santa Maria eliza
Herria: Durango
Helbidea: Andra Mari Kalea, 1
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Klasizista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1510, 1667
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan, Akats txikiak zutabeetako zenbai gune jakinetan, Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: BENGOETXEA-Artekalera dagoen ataria, 1622an JOAN ANSOLA ORMAETXEA- Sartaldeko arkupea DOMINGO ANITUA-Arkupe horri babesa ematen dion portada MARTIN GABIRIA DOMINGO BARRIKUA- Hegoaldeko arkupea
Durangoko Parte Zaharrean dago Uribarriko Santa Maria eliza. Estilo arkitektoniko era askotarikoa du.
Oinplanoa hiru habeartetan zatituta dago: erdikoa albokoak baino garaiagoa eta zabalagoa da, eta burualdea oktogono formakoa. Hain zuzen burualdean du oinarria kanpandorreak. Bi arkupe ditu: bata elizaren oinean, harrizkoa, eta bestea hegoaldera egiten duen horman, zurezko teilatuarekin.
Barruan gurutze formako zutabe lodiek eusten diote eraikinari, eta kanpoaldean kontrahormek edo arbotante atrofiatuek. Horietan tinkatuta daude, goian, gurutze ganga bakunak alboko habearteetan, eta tertzeletezko ganga erdiko habeartean.
Ia osorik harlanduz egina da eraikina.