San Pedro eliza
FITXA
Izena: San Pedro eliza
Herria: Orozko
Auzotegi: Murueta
Eskualde: Orozko-Urduña
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII, XIX
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa, Neoklasikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Basilika erako oinplanoa du elizak, aurretiko bista sendoarekin. Habearte bakarra du eta, eraikina inguratuz, hare-harrizko erlaitz batek errematatzen ditu hormak. Oinean arkupe bat du hegoaldeko fatxadan; inguruan dauden mentsulak eta burualdearen atzeko maskor markak ikusita badirudi arkupeak fatxada guztietan jarraituko zuela. Maskor marka horiek Zeberioko elizan daudenen antz-antzekoak direnez gero, badirudi biak egile berak eginak izango direla.
Oinean sarbide bat dago eite errenazentista duena, eta ur bedeinkatu ontzia. Fatxada honetan bi gorputzeko kanpai horma bat dago: kanpai handi batzuk daude behekoan eta ezkilategia goikoan. Guztia frontoi batek errematatzen du, hiru angelutan errematea duela (bi pinakulu eta gurutze bat).
Burualdea hiru zutoinekoa da, hirurak estriboetan bilduta; murruetan ere halaxe ageri dira. Hareharrizko eta kareharrizko harlanduz eta manposteria desberdinez eraikita dago, zati batzuetan emokatuta.