Itzuli orri osora

San Pedro eliza

FITXA

Izena: San Pedro eliza

Herria: Aia

Helbidea: Elkano,20

Auzotegi: Elkano

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV, XVI

hiribildua.Época: Erdi Aroa/Aro >Berria

Estiloa: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Tradizioaren arabera, inguruko lehenengo parrokia izan zen, Zarauzko Santa Maria bera baino zaharragoa.

Aia udalerri gipuzkoarreko Elkano auzoan egon arren, eliz kontuetarako Zarautzen mende dago.

Oinplano angeluzuzeneko eta habearte bakarreko eliza da, eta zehar habeez hornitutako estalki laua dauka. Korua, egoera txarrean, erortzeko zorian dago. Barruko hormak emokatuta daude. Argia epistola aldean dagoen bao batetik sartzen da, baita burualdean dagoen arrosa leiho zorrotz batetik ere, zeinak trazeria eta inguruan leihateak dituen.

Harlanduz egina da, eta epistola aldean bi kontrahorma ditu. Elizako sarrera, arkupe baten barruan, epistola aldean dago eta ojiba arkua du, hiru arkibolta, kapitel jarraitu eta landare apaingarriekin. Atari batek babesten du. Oinean kanpandorre bat du, eta honek mentsuletan oinarritutako elementu irten bat.

Erretaula nagusia San Pedrori eskainia da, eta alboetan Santa Agedaren eta San Isidroren irudiak dauzka.