Itzuli orri osora

San Nikolas parrokia

FITXA

Izena: San Nikolas parrokia

Herria: Orio

Helbidea: Kale Nagusia, 12

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVI

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Akats txiliak zenbait gune jakinetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1440

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Orion dago San Nikolas parrokia, herrigunean. Berez XIII. mendean altxatu zen eliza, baina ondoko mendeetan handitu egin zen eta berrikuntza asko izan ditu, XVI. mendean batez ere.

Gurutze latindar formako oinplanoa du, habearte bakarra, eta kanoi gangaz eta hainbat ganga trenkatuz estalita dago. Absidea angeluzuzena da beheko zatian eta zirkuluerdi formakoa goikoan.

Azpeitiko San Sebastian parrokiakoaren antzekoak ditu gangak: nerbioak ditu, bi hormetan arku eskartzano paraleloak eratzen dituztenak, eta hauek ganga esferikoak kasetoietan zatitzen dituzte; ganga esferikoak apaingarriz hornituta daude.

Barrualdea harlanduzkoa da.

Barrualdean eta kanpoaldean kontrahormak edo ostikoak ditu.

Kanpoaldean azpimarragarria da arkupea, zurezko bilbearekin estalia, eskuineko aldea hartzen duena; hortik, igarobide estali batetik, erretorearen etxera joaten da.

`

Argia eskuinaldeko ataletako bao angeluzuzenetatik, gurutzadurako leiho biribil batetik eta koruko bi leiho txikitatik sartzen da.

`

Barruan Maria Madalenaren irudia nabarmentzen da, XVII. mendekoa.

`