Itzuli orri osora

San Nikolas Barikoaren eliza

FITXA

Izena: San Nikolas Barikoaren eliza

Herria: Bilbo

Helbidea: San Nikolas plazatxoa, 3

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1756

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Ignazio Ibero

Deskripzioa eta oharrak:

San Nikolas eliza Bilbon dago. Ignazio Iberok, Loiolako basilika eraiki zuen egile berak eraiki zuen, XVIII. mendearen erdialdean.

Habearte bakarra du, pilare handiek eutsitako hiru ataletan zatituta, eta habeartearen bukaeran abside zirkuluerdi formako bat dago, estilo churriguereskokoa. San Nikolas plazatxoan gaudela fatxadari erreparatzen badiogu zera ikusiko dugu: aurrean hiru sarrera, horietako bi alboetan, arku zorrotzekoak, eta beste bat, nagusia, erdian. Sarrera nagusi hori koroatuz frontoi hiruangeluar bat dago, eta bertan txertatuta Bilbo hiribilduko armarria ageri da. Balaustrada batek alderik alde errematatzen du fatxada, eta alboetatik ateratzen diren bi kanpandorre barrokoetatik eta multzoaren erdian, portada gainean, ageri den kanpai hormatik bereizten. Kanpai horman erloju bat dago.

Eraikin osoa harlanduz egina da.