Itzuli orri osora

San Nikolas eliza

FITXA

Izena: San Nikolas eliza

Herria: Getxo

Helbidea: San Nikolas Plaza, 1

Auzotegi: Algorta

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Neoklasikoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1863

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Lorenzo Francisko Moñiz

Deskripzioa eta oharrak:

Algortan dago eliza hau, arkupea atxikita duela.

Bi alditan egin zen eraikina: lehenbizikoan eliza bera egin zen eta bigarrenean sakristia, kanpandorrea eta arkupea. 1863ko ekainaren 8an inauguratu eta bedeinkatu zuen Gasteizko gotzainak.

Hiru habearte ditu burualde zirkuluerdi formakoarekin.

Sarrera nagusia eskuinaldean dago eta kanpaientzat hiru bao dituen kanpai hormak koroatzen du, eta frontoi txiki hiruangeluar batek eta burdin forjatuzko gurutze batek ematen diote gaina. Kanpai hormaren behenean makineria-erloju bat ikusten da, eta horren azpian hiru leiho biribil. Alde banatan, garaiera desberdinetan, bi pinakulu parek apaintzen dute kanpai horma.

Sarrerako atean ezker-eskuin arkupea dago angelu eginez; zurezkoa da eta burdinazko zutoinak ditu apaingarriekin; zutoinak harrizko hormatxo batean bermatuta daude.

Sarrera aurrean ataripe handi bat dago pilastretan tinkatuta, eta frontoi hiruangeluar batek errematatzen du hori.

Manposteriaz egina da, baina harlandua du ertz, erlaitz, bao inguru eta portadan.