Itzuli orri osora

San Millan eliza

FITXA

Izena: San Millan eliza

Herria: Zizurkil

Helbidea: Pedro Maria Otaño plaza,6

Auzotegi: Zizurkil

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Zizurkilen dago eliza hau, Tolosaldean. San Millan dorretxearen ondoan dagoenez -Ahaide Nagusien leinuetako bat-, uste izatekoa da jatorriz patronatu laikoa izango zela, orain dela gutxi arte egoera juridiko horri eutsi dio gainera. Badirudi XVI. mendean eraiki zela, bertan lehendik zegoen eraikin gotiko baten gainean. Segur aski elizako dorrearen zereginetako bat defentsa egitea izango zen.

Areto erako oinplanoa du elizak eta habearte bakarra bi ataletan. Absideari dagokion zatia habeartea baino zabalagoa da. Gurutze ganga bakunak estalita dago. Ganga ez da jatorrizkoa, nerbioak zurezkoak baititu eta teilatu faltsua. Fuste zirkuluerdi formako zutabeek eusten diote elizari, eta euskarri horiek alboko hormei erantsita daude. Epistola aldeko lau baotatik sartzen da barrura argia: bata zirkulu formakoa, bestea angeluzuzena, hurrengoa apaldua eta laugarrena zorrotza janba gotikoekin. Elizaren oinean epistola aldetik dago korua eta bi solairu ditu, mentsula gaineko arku eskartzanoetan bermatuta. Barrualdea erabat emokatuta dago, zenbait gunetan harlandua imitatuz badago ere.

Kanpoaldetik kare-harrizko harlanduz egina dago. Oineko portada barrokoa da eta zirkuluerdiko arkua du, alde banatan pilastrak dituela. Erlaitzaren gainean San Millanen irudia ageri da. Bere hiru aldetan hegal itxi batek babesten du, eta hori frontoi gisa erabiltzen da. Horren estalkiaren zurezko egitura guztiz nabarmena da. Epistola aldetik, oinean, dago kanpandorrea. Gorenean, alde bakoitzean, kanpaientzako bi bao dauzka. Lau isurki ditu eta zenbait kontrahorma edo ostiko.

Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, Felipe Auzmendik egina. Alboko erretaulak bikiak dira. Ebanjelio aldekoa Jesusen Bihotzari eskainia eta epistola aldekoa Ama Birjina Sortzez Garbiari. Alboko hormetan bi nitxo daude zirkuluerdiko arkuarekin: ebanjelio aldean dagoenean Doloreetako Ama Birjinaren irudia dago eta epistolakoan San Isidrorena; Kristo gurutziltzatu bat ere badago.