Itzuli orri osora

San Millan parrokia

FITXA

Izena: San Millan parrokia

Herria: Leintz Gatzaga

Helbidea: Santiago kalea, 1

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Beste Mendeak: XIX

Estiloa: Neoklasikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan eskasa

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Herrigunean dago San Millan eliza, eta oso ezaguna da askotan erre eta beste hainbestetan berreraiki delako.

1331. urtean, Leintz-Gatzaga sortu zenean, herriko eliza bakarra zen. 1371. urtean erre eta berriro eraiki zuten. Ondoko urteetan behin eta berriro erre zen eta XVI. eta XVII. mendeetan berriro berreraiki. XVIII. mendean, aldiz, harrizko ganga erori eta haren ordez zurezkoa ipini zuten. Mende horren bukaeran obra berriak egin ziren. 1814. urtean kanpandorre zaharra erori zen; 1825ean Ugartemendiak berreraiki zuen. XIX. eta XX. mendeetan behin eta berriro zaharberritu behar izan da. Azkeneko lanak 1954. urtean egin ziren; geroztik orain duen itxura izan du.

Elizak oinplano angeluzuzena du, habearte bakarra eta abside poligono formakoa, alboan kapera batzuekin. Kanpandorre bat ere badu, eta horren eskuineko aldean dago sakristia, atxikita. Dorreak oinplano laukizuzena du eta estilo neoklasikoan egina da: erremate bezala danbor zilindriko altu bat du, bao angeluzuzenekin kanpaientzat, eta punturik gorenean linterna, bolarekin eta burdinazko gurutzearekin. Danbor zilindrikoaren eta linternaren artean dago erlojua.

Arkupea burdin sarez babestutako zirkuluerdiko arkuek osatzen dute, zeinak dorrearen erdian zulatuta eginda dauden.

Eliz barruan, ezkerreko aldean, bi kapera daude: lehenbizikoak nerbio diagonalekin osatutako estalkia du; bigarrenak Ama Birjina Arrosariokoaren irudi bat du, zirkuluerdiko arku baten azpian.

Eskuineko aldean beste kapera bat dago, zirkuluerdiko arku molduratu baten azpian, zirkuluerdiko leiho batekin.

Leiho angeluzuzenetatik sartzen da argitasuna eta leihoetan orain dela gutxi eginiko beirate bat dago.

Harlanduz egina da eliza, kontrahormak ditu absidean, eta hormak hormigoizko erlaitzarekin errematatuta daude. Estalkia hormigoizkoa da, isuri bikoa, eta habeek ongi zedarritzen dituzte lau atalak.

Ama Birjina Arrosariokoaz gainera Kristo gurutziltzatu moderno bat dago elizan, oso estilizatua.