San Migel Zumetxaga ermita
FITXA
Izena: San Migel Zumetxaga ermita
Herria: Mungia
Helbidea: Zumetxaga Bidea, 10
Auzotegi: Larrauri
Eskualde: Mungialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVI, XX
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Errenazentista
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Ermitara iristeko Mungiatik Bakiora doan errepidea hartu behar da eta, 25. kilometroan gutxi gorabehera, gasolindegiaren atzean dagoen bidean barrena sartu, Jata mendiaren magalean dagoen Tallu izeneko guneraino.
Horrela iritsiko gara Erdi Aroko San Migel Zumetxaga ermitara: ermita, berez, erromaniko berantiarra da, ondoren zenbait eraldaketa egin zaion arren. Azken garaiotan, Mungiako bizilagunen borondateari eskerrrak, Bizkaiko Aldundiak eta Mungiako Udalak zaharberritu egin dute.
Funtsean, ermita oinplano angeluzuzeneko eraikin exentua da, eta bertan absidea eta hiru arkupe apaindu nabarmentzen dira. Arkupe horien babesean zabaltzen dira ermitan sartzeko arkuak. Fatxada nagusikoa zirkuluerdikoa da, bost dobela ditu eta zarpail samar landuta dago. Ebanjelio aldeko arkua, berriz, zorrotza eta peraltatua da. Beste hirugarren sarrera bat ere bada, epistola aldekoa, eta honen arkua zorrotza eta txaranbeldua da: janba leunak ditu eta bi arkibolta. Ermitan absideko arku zorrotz eta txaranbeldua nabarmendu behar da: bi arkiboltak biltzen dute arkua, eta horiek bi zutabetxoren gainean oinarritzen dira. Zutabetxoek fuste saskiratua dute, eta kapiteletan estilo erromanikoz egindako landare dekorazioa eta antropomorfoa.
Hormak manposteriaz eginda daude, ertzak izan ezik, horiek harlanduzkoak baitira.
Ermitaren barnealdea gangatua da, eta presbiterioak, habeartetik arku zorrotz batek bananduta, zutabeerdiak ditu hormetan bermatuta: hauen fusteak motibo geometrikoekin daude apainduta, eta kapitelak landare motiboekin.