Itzuli orri osora

San Martin Toursekoaren eliza

FITXA

Izena: San Martin Toursekoaren eliza

Herria: Andoain

Helbidea: Agustin Leitza, 2

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1770

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Santa Isabelen ikustaldia

Autorea: Frantzisko Ibero

Deskripzioa eta oharrak:

Oria eta Leitzaran ibaiek bat egiten duten puntuan dago Andoain udalerria, N I errepidearen ondoan, Donostiatik gertu. Herri barruan dago eliza, kalea eta Udaletxea bera baino goraxeago. Beraz, eliz barruan sartzeko harmaila batzuk igo behar dira. Eliza harrizko karel sendo batek babesten du.

Aspaldiko kontua da esaten dela San Martin Tourskoaren eliza hau egiteko, 1756. urtean, Peruko indiano batek dirutza handia eman zuela. Batzorde batek, tartean Aita Larramendi zela, Frantzisko Ibero azpeitiarra kontratatu eta Udaletxe ondoko lurra erosi zuen. 1770. urtean inauguratu zen.

Gurutze latindar formako oinplanoa du, habearte bakarra, abside poligonala eta kanpandorre handi bat; azken hau da elizak duen gauzarik aipagarriena. Kanpandorrea, hiru gorputzez osatua, eliz sarrerako arkupearen gainean dago, erdialdean; alde bat bakarra erakusten du eta bertan zirkuluerdiko arku bat ageri da. Arkuaren gainean balkoi bat dago eta, horren koroa gisa, XVIII. mendeko herriko armarri barrokoa, handia. Bigarren gorputzean, alde banatan, erloju bana dago, eta hirugarrenak zirkuluerdiko lau leiho ditu, kanpaiekin.

Habeartea, oso ongi dekoratua, gurutze gangarekin estalita dago; honen nerbioak pilastra klasikoetan daude irmo ezarrita, eta habeartearen atal bakoitzean leiho angeluzuzen bat ageri da.

Kupula txiki batek eta linterna zirkulu formako batek errematatzen dute eraikina; linternak lau bao zirkuluerdiko ditu

Gaur egun barruko paretak oso ongi emokatuta eta zurituta daude eta harlandua nabari-nabari da bao, pilastra eta elizako punturik berezienetan. Erretaula nagusia barrokoa da, San Martin Tourskoaren izenean egina; beste lau erretaula ere baditu. Elizaren atzeko aldean dago korua, arku baten gainean altxatua.