Itzuli orri osora

San Martin eliza

FITXA

Izena: San Martin eliza

Herria: Aramiñon

Helbidea: Pikota,7

Auzotegi: Estabelu

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Esakasa zenbait gune jakinetan

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako eta estalkietako zenbait gunetan, eta instalazioetan oro har. Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Estabelu auzoan dagoen eliza hau nabarmena da, portada gotikoa oso kalitate onekoa delako eta ondare higigarriak ere, erretaula nagusia eta ondoko kaperak, bikainak direlako.

Eraikinak kanpandorrea du eta oinplano angeluzuzena hiru atal handirekin, pilastretan bermatutako nerbio gangaz estalita. Hegoaldeko horman sakristia dago, eta oinean goi korua, arkuteria bikoitzaren gainean. Bigarren atalean, alboetan, bi kapera daude, eta ezkerreko aldean Sortzez Garbiari eskainitako kapera bat.

Portada gotikoan baketoi mehez osatutako hiru arkibolta zorrotz ikus daitezke, eta sarbidean arku konopiala bolutekin apainduta. Tinpanoan Deikundearen erliebe bat dago, eta multzo guztia inguratuz hainbat kapitel ikus daitezke, zeinak landare motiboz apaindutako erlaitz batek lotzen dituen. Gablete batek errematatzen du fatxada.

Sakristiak oinplano karratu du, oso gurutze ganga garai batez estalia, eta horren nerbioak mentsuletan oinarritzen dira.

Dorreak ere oinplano lauki formakoa du, eta bere egituran Berant Erdi Aroko hainbat zantzu gordetzen ditu. Kanpaientzako zortzi baok koroatzen dute goiko gorputza, puntu kardinal bakoitzean binaka kokatuta.

Barrualdean erretaula nagusia nabarmentzen da, Pedro Lopez de Gamizek XVI. mendeko bigarren zatian zizelkatutako Berant Berpizkundeko lana. Sortzez Garbiaren kaperan, bigarren atalean ezkerretara, erretaula plateresko polikromatu gabe bat eta noblezi armarri bat daude. Bost metroko garaieran, ia burualdeko ataletik landa, bi eskultura otoizgile ageri dira, beren kaperautza eliza honetan fundatu zuten bi aapaizi dagozkienak. Goi koruan ere, arkuteriaren erdiko zutabean, irudi zizelkatu bat ikus daiteke, eta koruaren eskailerapean bataiarri bat.

Eraikin osoa harlanduz egina da.