Itzuli orri osora

San Migel eliza

FITXA

Izena: San Migel eliza

Herria: Oñati

Helbidea: Unibertsitate etorbidea, 1

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erligiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Gotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1802

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Silvestre Perez

Deskripzioa eta oharrak:

XV. mendeko eraikin gotikoa da, XVI. mendeko kalostrape gotiko flamigeroa du eta oinean kanpandorrea XVII.ekoa.

Eliza aipatzen den lehenbiziko agirian 1305ekoa dela esaten da, baina gaur egungo eliza XV. mendekoa da, ondoren behin eta berriro handitu bada ere.

1526. urtean Don Rodrigo Mercado Zuazolak, Sancti Spiritus Unibertsitatea fundatu zuenak, kalostrapea eta Doloreetako Ama Birjinaren kapera egiteko agindu zuen. 1533. urtean eginda zeuden biak. 1592an erdiko habetartearen hormak gorago jaso ziren. 1710ean portada nagusia egiten hasi ziren, Martin Zaldua buru zela; M. Martin Karrerak bukatu zuen. 1717an hasi ziren egiten gaur ezagutzen dugun sakristia; hiru urte geroago Domingo Zumaldek landu zuen ur konketa. Dorrea, M. Martin Karreraren diseinuari jarraituz, 1779tik 1784ra dagoen tartean egin zen.

XVI. mendean kalostrapea erantsi zitzaionez gero elizaren oinplanoa irregularra da. Lau habearteak gurutze ganga bakunez daude estalita, eta nerbioz Ama Doloreetakoaren kapera. Erdiko habearteak albokoek baino goratasun handiagoa du eta kanpoaldeko arbotanteek eusten diote. Hiru habearteek abside bana dute, eta erdikoa eta Arrosariokoa poligono formakoak dira.

Eliza baino gorago dago aldarea eta bertara harmaila batetik igotzen da. Aldare azpian dago kripta, XVII. mendekoa, eta bertan aurkitzen da Oñatiko konde-kondesen alabastrozko hilobia. Ezkerraldeko alboko habeartean dauden kaperek elizaren barne batasuna hausten dute.

Oinean goi korua du zabalera guztian, eta euskarri gotiko sendoek eusten dioten gurutze gangan bermatuta dago. Doloreetako Amaren kaperako nerbio gangetako giltzarrietan eta San Sebastianen antigualeko habeartean Don Rodrigoren armarria ageri da; erdiko eta alboko habearteetan, aldiz, Oñatiko Kondearen familiarenak. Eskuinaldean lau ataleko laugarren habeartea dago, eta hau kalostrapearena ere bada, eta honekin komunikatuta dago. Gainera gurutze ganga izartu bera du, non Zuazola gotzainaren armarria ageri den.

Erdiko habeartean eta Arrosariokoan dauden leiho handi biribiletatik sartzen da argia.

Ibaiaren gainean dago kalostrapea eraikita, begi bakarreko bi zubitan bermatuta. Zubi bakoitzak hegal bati eusten dio eta hegalak hiru gurutze atal ditu; hegoaldeko hegalak, gainera, laugarren habeartearen aurrez aurre dagoenak, bi atal gehiago ditu.

Lehenbiziko proiektua egin zenean hiru hegal egiteko asmoa zen, eta segur aski horrexegatik izango da irregularra klaustroaren oinplanoa, klaustroaren proiektua aldatu egin baitzen beronen zati bat egin eta gero; proiektu zaharrak, elizari zegokionez, eraikuntza arazo larriak sortzen zituelako egin zen proiektu berria.

Klaustroko leihoek, oso handiak, gotikoaren trazeriak eta mainelak dituzte; klaustroaren kanpoaldeko dekorazioa eta leihoena estilo berean eginak daude; klaustroko hormetan gotzainaren armarria ageri da, lehoiek eusten diotela eta kapelu batek koroatzen duela. Armarriak markoztatuta daude eta arku konopiala eratzen dute, eta kontrahorma bakoitzean nitxo bat dago bertan, errezelaren azpian, eskultura bat sartzeko.

Estilo neoklasikoan egina da kanpandorrea: oinean dago, hiru gorputz ditu, eta gorputz nagusia frontoi txiki makurrei eusten dieten zutabe doriarrekin eta Eliza latindarreko lau doktoreen estatuekin dekoratuta dago.

Portada nagusia, ezkerreko habeartearen bigarren atalean irekitzen dena, estilo barrokoan egina da eta bi zatitan banatuta dago. Behekoan, Ama Sortzez Garbiari dagokion erdiko nitxoaren inguruan, aingeruen eta hodeien erliebeak ikusten dira, eta janben alde banatan nitxo bana apostoluen irudiekin. Goikoan, orbelez dekoraturik dagoen frontoi ireki batek inguratzen du San Migelen irudia.

Sakristia barrokoa da eta elizaren oinean dago. Hiru ataleko ganga ilargixkaduna du, eta sakristiaurreko beste atal bat ere bai, segur aski zaharragoa.