Itzuli orri osora

San Migel Goiaingeruaren eliza

FITXA

Izena: San Migel Goiaingeruaren eliza

Herria: Mutiloa

Helbidea: Mutiloa-Bildua,z/g

Auzotegi: Mutiloa-Bildua

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro >Berria

Beste Mendeak: XV, XVI

Estiloa: Gotikoa, Barrokoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Mutiloa udalerri gipuzkoarreko herrigunean dago, Goierrin.

Eraikin barrokoa da, aurreko garaietako aztarnak dituena. Areto erako oinplanoa du, garaiera handiko habearte bakarrarekin eta burualde oktogono formakoarekin. Bere lau atalak gurutze gangaz estalirik dauzka. Epistola aldeko atal bakoitzean dagoen bao banatatik sartzen da argia. Alde horretan bertan dago sakristiako sarrera. Korua ere badu, arku beheratu baten gainean.

Kanpoan, epistola aldean, ataripe bat nabarmentzen da, zurezko hiru zutoinen gainean bermatuta. Eliza harlanduz egina da eta kontrahormak dauzka kanpoaldean.

Elizaren oinean lauki formako oinplanoa duen kanpandorrea altxatzen da, lore handiz eta kapitel batez errematatua, zeinaren gainean burdinazko gurutze eder bat dagoen.