Santa Luzia eliza
FITXA
Izena: Santa Luzia eliza
Herria: Zanbrana
Helbidea: Eliza, z/g
Auzotegi: Zanbrana
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XV
hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa
Beste Mendeak: XVI,XVIII, XIX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Barrokoa, Neoklasikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1731
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Tomas Goia
Herriaren erdian dago eliza, zabalgune ireki batean.
Gurutze latindar formako oinplanoa du, habeartea bi atalekoa, gurutzadura eta burualdea. Atzeko aldean kanoi ganga ilargixkadunez estalita dago eliza, ganga esferaerdi apaldu batez gurutzaduraren erdian, eta besoetan eta burualdean ganga ilargixkadunez.
Hegoaldetik du sarbidea. Arkupeak zirkuluerdiko arku bikoitza dauka erdiko pilare batean bermatuta, eta habez hornituriko teilatupea. Zirkuluerdi formako arku bat ere ageri da.
Burualdearen ezkerraldean dago sakristia, ertz gangaz estalita, eta bertan sartzeko ateak uztai gingildunak ditu.
Kanpoan, hego-mendebaldean, nabarmen ageri da kanpandorre lauki formakoa; ezkilategi bat dauka, zirkuluerdiko arku bat eta uztai bat, baketoi eta bola sorta batez apainduta.
Burualdearen aurreko atala eta gurutzadura harlanduzkoak dira.
Eliz barruan ikusgarri dira erretaula nagusi barrokoa, nitxo bat Kristo Gurutziltzatuarekin, Kristoren eta Ama Birjina Doloreetakoaren irudiak, aldare neogotiko bat, ezkerreko aldean beste aldare bat Ama Birjina Arrosariokoarena, eta ezkerraldeko besoan oihal bat Azken Judizioarekin eta XVII. mendeko eskultura eder bat.