Santa Luzia ermita
FITXA
Izena: Santa Luzia ermita
Herria: Laudio
Helbidea: Dubris, z/g
Auzotegi: Dubris
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Estiloa: Gotikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Ermita honek arkupea du, eta Ermuko Andre Mariaren santutegiaren ondoan dago.
Elizak lauki formako oinplanoa du, ertz gangarekin eta kanpoaldean arku konopiala duen portadarekin. Lau isurkiko estalkia du, teila makurrekoa.
Zorua harkoskorrez eta teilaz egina dago, motibo espiralak osatuz.
Fatxada nagusian bi mentsula daude, animali buruak irudikatuz, eta alboetan bi kontrahorma.
Argia trazeria gotikoko arrosa leiho baten bitartez lortzen da, ermitaren oinean.
Ermita harlanduxka emokatuz egina da, eta burualdean teilape bat du.
Arkupea ermitaren oinean dago: horri eutsiz zurezko zutabe zuzen batzuk daude, oinarrian moldurak dituztenak.
Barruan urre koloreko erretaula apaindu bat nabarmentzen da, XVIII. mendekoa, XVI. mendeko Santa Luziaren irudi bat duena. Zutabeen artean Elizako Gurasoak eta bi santu ageri dira, eta erretaulako bankuan margolan batzuk.
Frontea zurezkoa da, barroko estilokoa, XVIII. mendeko landare dekorazioz apaindua.