Itzuli orri osora

Santa Kruz Humilladeroa

FITXA

Izena: Santa Kruz Humilladeroa

Herria: Legorreta

Helbidea: Nagusia, z/g

Auzotegi: Legorreta

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Udal Ondarea

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Lauki formako oinplanoa du eta estalkiak bi isurki ditu; nerbio diagonal eta tertzeletezko gangarekin estalita dago barruan.

Aurreko horma eta alboetakoak irekita daude, zirkuluerdiko arkuan, burdin sareekin; aurreko hormaren aurrean lorategi txiki bat dago. Ertzak alakatuta daude eta arkuen alde banatan pilastrak ikusten dira, erlaitzean amaitzen direnak. Atzeko horma manposteria emokatuz egina dago, urdinez pintatua; beste hiru hormak harlanduzkoak dira.

Barruan gurutze bat nabarmentzen da; gurutzeak beso muturretan lore handi batzuk ditu, eta Nekaldiko sinboloekin hornitutako erliebez apaindurik ageri da.