Santa Klara komentua
FITXA
Izena: Santa Klara komentua
Herria: Balmaseda
Helbidea: Campo De Las Monjas,2
Auzotegi: Campo De Las Monjas
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Eraikintza Data: 1675
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Kadagua ibaiak aldenik alde igarotzen du Balmaseda Enkarterrin. Oso ezagunak dira Balmasedako eliza, estilo gotiko berantiarrean egina, eta Erdi Aroko zubia. Bigarren mailakoa da Santa Klara komentua, hau ere Erdi Arokoa.
Eliza komentuari erantsita dago, habearte bakarra du gurutzadurarekin, sabaiko leihoa eta, gorenean, bi gorputzeko kanpai horma. Bi estriboren artean kokatuta dagoen sarbideak garaipen arku baten itxura du, eta bi pilare ditu eta zurezko ate bat tinpano landuarekin. Arku gainean idazkun batek adierazten digu nola agindu zuen Joan de la Piedrak 1675ean komentua fundatzeko. Portada gainean nitxo bat dago Santa Klararen irudiarekin eta komentua fundatu zuen sendikoen bi armarrirekin.
Estriboak, portada eta markoak harlanduzkoak dira; horiek izan ezik gainerako beste guztia manposteriaz egina da.