Itzuli orri osora

Santa Klara eliza eta komentua

FITXA

Izena: Santa Klara eliza eta komentua

Herria: Azkoitia

Helbidea: Klara Donea Kalea, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gunetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1692

Akatsak: Akats txiliak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarri jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Lucas de Longa

Deskripzioa eta oharrak:

Azkoitiko erdigunean dagoen komentu multzo honetan bi zati nabarmendu behar dira, hau da, komentua eta eliza. Santa Klara komentua, uste denez, 1692koa da. Komentuaren fundazioarekin zerikusi handia izan zuen Zuazola familiak.

Barruko patio baten inguruan antolatuta dago eraikuntza. Lauki formako oinplanoa du patioak, eta lorategi eder batez eta horma batez inguratuta dago.

Gurutze latindar formako oinplanoa du elizak, eta habearte bakarra hiru ataletan zatituta; atalak ilargixka gangaz estalita daude. Gurutzadurak kupula du.

Fatxadan, pilare gainean, zirkuluerdiko hiru arkuko arkupea nabarmentzen da. Arkupe honek ertz ganga du, eta gangaren gainean nitxo bat Santa Klararen irudiarekin.

Manposteriaz egina da, emokatuta eta apainduta; gune nobleak harlanduzkoak dira.

Nabarmena da XVIII. mendeko erretaula nagusia, barrokoa; alboko erretaulak ere halakoxeak dira.

Komentuak, eskuinaldean kokatuta, beheko planta eta bi solairu ditu. Goren solairuan bi bao angeluzuzen bakun daude. Beheko solairua manposteriazkoa da eta goren solairua adreiluzkoa, mudejar estilokoa. Barrualdean, gelak eta antzekoak kalostrapearen eta patio lauki formakoaren inguruan kokatuta daude.