Itzuli orri osora

Santa Isabel Komentua

FITXA

Izena: Santa Isabel Komentua

Herria: Gordexola

Helbidea: Sandamendi, 39

Auzotegi: Sandamendi

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Klasizista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Udal Ondarea

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Francisco Martinez de Artze

Deskripzioa eta oharrak:

Eraikin konplexua da, oinplano angeluzuzena du eta zenbait gorputz garaiera desberdinekoak; garaiera desberdinak direla oso ongi nabari da estalkian, non teilatu hegal irtenetako harburu zizelkatuak ikusten diren.

Fatxada nagusia elizaren oinean dago; portada nabarmentzen da bereziki, garaipen arkuarekin hornitua; arkua alde banatan dituen bi pilastraren gainean tinkaturik dago. Arkuaren gainean nitxo bat ikusten da Jesusen Bihotzaren irudi batekin. Bi gorputzeko kanpai horma batek eta zirkuluerdiko hiru mainelek errematatzen dute.

Ertzak, euskarriak eta oineko fatxada izan ezik -horiek harlanduzkoak dira-, gainerako guztia manposteriazkoa da.