Santa Garazi ermita
FITXA
Izena: Santa Garazi ermita
Herria: Zestoa
Helbidea: Aizarna, 36
Auzotegi: Aizarna
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XIV
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Barrokoa, Gotikoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Aizarna auzoan dago muino harritsu baten gainean. Jatorri egiazkoa ez da ezagutzen, leku hori 1526an aipatzen bada ere, aipaturik baitzegoen jadanik agiriren batean 1468an.
Oinplano eta burualde angeluzuzenak ditu elizak eta bi isurki estalkiak. Zurezko habeak agerian daude barruan.
Sarbidea fatxada nagusian dago eta ojiba formakoa da: ur bedeinkatu ontzi bat dago bertan eta ojiba formako bao txiki bat.
Gaur egun ermitak kanpai horma bat du, kanpaiarentzako zulo batekin; agian, behiala, hortxe egongo zen kanpandorrea atxikita.
Bi baotatik sartzen da argia: bata saietera, bestea ojiba formakoa.
Hormetan eta burualdean manposteriaz egina da eliza, eta harlanduz ertz eta baoen inguruetan, baita eskuinaldean ere, alde horretan oso fin eginda ez dagoen arren.
Barruan bi pilare handi daude ezkerreko aldean, eta presbiterioan mosaiko moderno bat Santa Garaziren eta Santa Agedaren irudien ondoan. Eskuineko aldean Santiago eta San Ignazio daude.