Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Bastida
Helbidea: Bakearen plaza, 15
Auzotegi: Bastida
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Bastidako Andre Maria Jasokundekoaren eliza Plaza Nagusian dago, Udaletxearen parean.
Hiru zati berezi ditu: dorrea, eliza eta sakristia berria. Eraikina xehe-xehe nolakoa den jakiteko, baharrezkoa da hiru zati horiek aztertzea:
-Dorrea, XVIII. mendekoa, lau bolumenekoa da, laurak bata bestearen gainean, oinarrian dagoena gorenekoa baino handiagoa; lau horietatik beheko biak angeluzuzenak dira eta goiko biak oktogono formakoak.
Goiko bietan besteetan baino bao eta apaingarri gehiago ageri da. Dorreari bolaz inguratutako kupula batek eta kupulatxo batek ematen diote gaina.
Oinplano angeluzuzena du elizak eta habearte bakarra lau ataletan zatituta; habeartea ganga esferaerdi formako batez estalita dago. Oinean kokatuta dago korua, XVI. mendeko arku eskartzano eder baten gainean.
-Oktogono formako oinplanoa du sakristiak eta gurutze gangaz estalita dago.
XVII. mendeko fatxada klasiko batetik sartzen da barrura. Garaipen arku baten barruan kokatuta dago, alde banatan pilastrak dituela. Kanpoaldetik kontrahorma sendoek eusten diote eraikinari, eta horiek barruan sortzen dituzten tarteetan kaperak daude. Kapera guztiak pilastra korintoarren gainean bermatutako kanoi gangaz estalita daude.
Oso ongi ebakitako hare-harrizko harlanduz jaso zen eliza.