Andikoako santutegia
FITXA
Izena: Andikoako santutegia
Herria: Berriz
Helbidea: Andikoa, 185
Auzotegi: Andikoa
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Santutegia
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XI, XVI, XVII, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Santutegi hau Andikoa auzoan dago, Oiz mendiaren bazter batean muino baten gainean. Eitua auzotik ere joan daiteke bertara, berau da gainera, biderik motzena.
Andikoa auzoko antzinako parrokia izan zen.
Eraikina konplexua da, gotikoa izanik ere itxura sendokoa. Habearte bakarreko basilika erako oinplanoa du, burualde leuna, sakristia eta arkupea. Estalkia lau isurkikoa da.
Sarrera alboko arkupean dago, eta hau sei zutabe doriarren gainean bermatuta. Eskuinaldean harlauzak ditu.
Kanpoaldeko kontrahorma edo ostikoak nabarmenak dira: horietako lau angeluetan daude eta beste laurak alboetako hormetan.
Estalkiaren gainean harlanduzko kanpai horma dago, kanpaientzako hiru baorekin eta bola dekorazioarekin, burdinazko gurutze batek errematatuta.
Eraikina harlanduz egina da eta ojiba leihoak ditu.
Barrualdean aipagarriak dira Andre Mariaren, San Martinen eta Santa Luziaren irudiak eta Jasokundearen olio bat.