Ama Xantalen ermita
FITXA
Izena: Ama Xantalen ermita
Herria: Irun
Helbidea: Ermita, 2
Auzotegi: Meaka
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: X
hiribildua.Época: Erdi Aroa/ Aro Berria
Beste Mendeak: XVI
Estiloa: Hiri estiloa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Udal Jabetza
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Kulturala
Ama Xantalen ermita Irunen, kanpoaldean, dago, Bidasoa ibaiaren ertzean.
Ermita txikia da baina interes historiko handikoa. Besteak beste, badakigu nekropoli indigena izan zela; bertan, lurperaturik, hilentzako ontzi asko aurkitu da. Ermita erromatarra izan zela uste da, I. mendekoa; ondoren, Erdi Aro aldean, eliza kristau gisa erabili zen. Zehazki, Gipuzkoan dagoen X. mendeko eliza bakarra da. Gaur egun, museo txiki bat balitz bezala, bertan aurkitutako aztarnak erakusten dira barruan.
Ermitari berari dagokionez, oinplano angeluzuzenekoa da eta manposteriaz egindako habearte bakarra du.
Kanpoaldean, fatxadan, bi sarrera ikus daitezke. Lehenengoa, txikiena, fatxadaren eskuinaldean dago, eta zirkuluerdiko arkua du, hareharrizko harlanduz dobelatua. Bigarrena, berriz, XVI. mendekoa da, eta zentratuago dago eta ederragoa da; horrek ere zirkuluerdiko arkua du. Sarrera horien gainean bi bao ikus daitezke; beste bi ere baziren baina gerora itxi egin zituzten. Horiek guztiak harlanduz inguratuta daude. Atzeko fatxadan ere zirkuluerdiko arkua duen sarrera bat dago, eta horren ezkerretara saietera txiki bat.
Azken fatxada hori zein ermita osoa hareharrizko harlanduz eta manposteriaz egina da