Ama Birjina Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Ama Birjina Jasokundekoaren eliza
Herria: Artziniega
Helbidea: Goiko Kalea, 12
Auzotegi: Artziniega
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XVIII
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gunetan eskasa.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Arabako Artziniega herrian, Enzinako Ama Birjinaren Santutegiaz gainera, guztiz aipagarria da Ama Birjina Jasokundekoaren eliza. Herriko harresien barruan dago, gaur egun Udaletxeari atxikita.
Funtsean gurutze latindar formakoa eta burualde zuzena ditu elizak. XIX. mendean erantsi zitzaizkion gurutzadura, gurutzearen besoak eta lehenxeago aipatu den burualdea. Bi planta ditu, eta biak inposta guztiz leun batek bereizten ditu. Elizak dituen elementu arkitektonikoei dagokienez benetan azpimarragarri dira arkupea, portada, bataiategia, sakristia eta kanpandorrea.
Arkupea pilastren gainean dauden zirkuluerdiko hiru arkuk eratzen dute. Erdiko arkua beste biak baino altuxeagoa da eta bertan hiru armarri ikusten dira: pontifizioa bata, erregearena bestea eta herriarena hirugarrena. Arkupea hiru ataletan zatituta dago: espazio handienak kupula bat du gainean eta kupula hori petxinetetan ezarria dago; alboko beste bi espazioen gainean ertz ganga bana dago. Arkuak zirkuluerdiko fajoiak dira. Portadak arku zorrotzaren forma du eta hau hiru arkiboltaz inguratuta dago, baina arkiboltek ez dute apaingarririk, ezta janbek eta inpostek ere. Bataiategiaz esan behar da modernoa dela, eta bertara joateko marmolezko zirkuluerdiko arku batetik igaro behar dela; arku honek ez du apaingarririk. Sakristia, burualdearen hegoaldera, arku fajoi zorrotz batetik jaiotzen diren nerbio ganga baten bi atalek estaltzen dute. Kanpandorrea elizaren oinean dago altxatuta, eta lau isurkiko estalkia du. Kanpaien inguruan zortzi bao daude.
Bao guztien artean esanguratsuena burualdean irekita dagoen okulua da: inguratzen duen uztaia molduratua da, lau hostoko lorezko trazeria ederrarekin. Beste bao guztiak, hauek ere profildunak, zirkuluerdikoak eta zorrotz samarrak dira.
Eliz barruko gauzarik ikusgarrienak ondoko hauek dira: arku baten gainean dagoen korua (arkuak alde banatan pilare lodi bana du), bataiategi modernoa eta XVII. mendeko erretaula nagusia, estiloz barrokoa.
Kanpandorrearen oina eta elizaren iparraldera dagoen sarbidea izan ezik, beste guztia manposteriazkoa da.