Aita Karmeldarren Komentua
FITXA
Izena: Aita Karmeldarren Komentua
Herria: Zornotza
Helbidea: Larrea, 2
Auzotegi: Larrea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Komentua
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1712
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Joan Larrea Henayo Calatrava Ordenako zaldunaren aginduz egin zen eraikin-komentu hau. Karlos II.aren estatu idazkaria izan zen (1665-1700). 1700. urteko Ondorengotza Gerraren ondoren Larraza Jauregira etorri zen bizitzera, eta eliza bat eskaini zien karmeldarrei. Hauek 1712an baiezkoa eman zuten eta harrezkero elizaren ondoan aurkitzen den komentuaren jabe dira, eta bertan bizi dira.
Bi kalostrape itxiren inguruan antolatuta dago komentua. Horien albo batean dagoen eliza barrokoa, harlanduzko fatxadarekin, benetan zoragarria da. Barruan, jesuita ereduari jarraiki, habearte bakarra du.
Sarbidean zirkuluerdiko hiru arku ageri dira, hiru inposta leunekin, eta garaipen arkuek ohi duten estilokoak dira. Goren atalean Larrea leinuaren armarria nabarmen ageri da.
Gainean kanpai horma barrokoa dago pinakulu sail batekin, eta horrek fatxadari arintasun handia ematen dio. Barruan erretaula nagusia nabarmentzen da. Oso barroko alderakoa da eta, bertan, kanpoan daudenen antzeko Larrea leinukoen bi armarri ageri dira.