Abrisketako San Pedro ermita
FITXA
Izena: Abrisketako San Pedro ermita
Herria: Arrigorriaga
Helbidea: Abrisketako San Pedro, z/g
Auzotegi: Abrisketako San Pedro
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: X, XI
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Prerromanikoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Erdi Aroan eraiki zen Abrisketako San Pedro ermita eta Bilbo Handia deritzan eskualdean dago, Arrigorriaga udalerriko Abrisketako San Pedro auzoan.
Bizkaiko monumentu prerromaniko eta erromaniko guztien artean zainduenetakoa da ermita hau. Ermita, prerromanikoari dagokiona, lehen fasean X. eta XI. mendeetan egin zen; ezaugarri erromanikoak dituena, aldiz, XII. mendean.
Egiturari dagokionez, oinplano angeluzuzena du eraikinak; barruan sartzeko zirkuluerdiko arku baten azpitik pasatu behar da; arkibolta du arkuak eta, gainera, harlanduzko gurutze bat ezker janbako harlandu batean. Bataiarriak oso soka lan interesgarria du.
Harlanduz eta manposteriaz eginak dira hormak, eta hauetako batean, ermitaren ezker alboko fatxadan, saietera bat dago eta bertan bi harlandu, non bi irudi ageri diren oso jarrera amodiotsuan.