Itzuli orri osora

Santa Barbara ermita

FITXA

Izena: Santa Barbara ermita

Herria: Hondarribia

Helbidea: Monta$#241;a auzoa, z/g

Auzotegi: Monta$#241;a

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Beste Mendeak: XIX, XX

Estiloa: Baserri estilokoa

Balioa: Eskasa.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita hau Txominenea aldapan dago, Guadalupetik ehunen bat metrora, eta jada 1625ean bada horren aipamenik, Lopez Isastik dioenez, promesak betetzearren jendea bertara biltzen baitzen.

Ermitak oinplano angeluzuzena du eta bi isuriko estalkia.

Sarrera aurreko aldean dago, burdin sare batek ixten duen zirkuluerdiko arku batekin.

Aurreko horma harlanduxkaz egina da, eta besteak emokatuta daude. Barrualdea, soil-soila, kareztatuta dago.

Barrualdean elizako titularraren eta Kristo gurutziltzatu baten irudiak ikus daitezke.

Ermita parean hiru gurutze daude, aldaparen igoeran hasten den Kalbarioari buru ematen diotenak.