Itzuli orri osora

Santa Ana ermita

FITXA

Izena: Santa Ana ermita

Herria: Getxo

Helbidea: Santa Ana plaza, z/g

Auzotegi: Areeta

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Historizista, Neogotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Partikularra

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1852

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Joan Belauntzaran

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita hau Areeta auzoan dago, eta Bizkaian aitzindaria da Erdi Aroan oinarritutako estilo revivalistei dagokienez.

Eraikinak oinplano angeluzuzena du eta bi isuriko estalkia. Eskuinaldeko dintelaren gainean, egitura baten gainean, kanpai bat ageri da.

Portada eskuinaldean dago, eta arku handi bat du arkiboltarekin, zeinaren gainean arrosa leiho bat zabaltzen den; albo banatan ere arku bana dago, eta hauek itsuak dira.

Argia aipatu arrosa leihotik sartzen da, eta horrez gain portadaren alde berean dauden beste lau leihoetatik.

Ermita hondar ale lodiz emokatuta dago, fatxada izan ezik, hau harlanduz egina baita.