Itzuli orri osora

Santa Ana ermita

FITXA

Izena: Santa Ana ermita

Herria: Bergara

Helbidea: Errotalde Parkea, 3

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Tipologia Zehatza: Arkitektura erlijiosoa

Estiloa: Baserri estilokoa

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona

Kontsebazioa: Zenbait gune jakinetan ona. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Udal ondarea

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetan oro har. Akats larriak estalkietan oro har.

Gaur Egungo Erabilketa: Ez du.

Beste Izenak: Santa Isabelen ikustaldia

Deskripzioa eta oharrak:

Bergaran dago Santa Ana ermita, oso parke polit batean, Errotalde Jauregiaren eta Santa Ana Bolu izeneko errotaren ondoan. Dintelean idazkun hau ageri da: ?En esta ermita dio su primera misa cantada en público San Francisco de Borja el 15 de noviembre de 1551?. Gaur egun hutsik dago ermita.

Habearte bakarreko edifizioa da ?hiru ertz-ataletan zatitua?, burualde poligonala du eta kanpoko aldean kontrahorma sendoak ditu. Zurezko arkupea, lau zutaberen gainean eraikia, oso bitxia da, eta zutabeak, laurak, desberdinak dira eta zuriz pintatuta daude. Arkupean dago sarrerako atea; honek dintela du gainean. Gorenean bao bakarreko kanpai horma ageri da. Bai kanpai horma bai kontrahormak, ertzak eta baoak, harlanduzkoak dira, eta gainerako guztia manposteriazkoa.