San Torkuato eliza
FITXA
Izena: San Torkuato eliza
Herria: Abadiño
Helbidea: San Torkaz, z/g
Auzotegi: Zelaieta
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Santa Isabelen ikustaldia
Abadiño udalerrian, Zelaieta auzoan bisita daiteke San Torkuatoren eliza. Uste denez, lehen garai batean, eliza erromaniko bat zegoen bertan eta horren hondakinen gainean altxatu zen gaurkoa. Eliza zaharraz gogoratzeko haren kapitel bat dago presbiterioan. Sarreran idazkun bat da esaten duena: ?Esta torre se empezó el año de 1732?.
Eraikin sendo-sendoa da San Torkuato eliza, oinplano angeluzuzena du eta abside poligonala. Ikusteko oso nabarmena da eraikinari atxikita dagoen hiru gorputzeko dorre-arkupea.
Hiru habearte ditu, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa. Erdiko habeartean sortzen diren gangei hobeto eusteko alboetan zutabe batzuk daude. Eliz barruan sartzeko bi sarrera dira: bata alboan dago eta arku beheratua du, frontoi makurtuarekin eta horma konka batekin errematatua; bestea dorrearen oinean dago, eta honek ere arku beheratua du, frontoi batekin koroatua.