San Severino eliza
FITXA
Izena: San Severino eliza
Herria: Balmaseda
Helbidea: Jesusen Bihotz Agurgarria, z/g
Auzotegi: San Severino plaza, z/g
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XV, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1528.Urtea
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Salbatzailearen eliza
Autorea: Predro Lizarazu, Joan Arteaga, Pedro Alzega eta Jose Lizardi
Bizkaiko sartaldean, zehazki esanda Enkarterrin dago Balmaseda udalerria. Erdi Aroko harresiak ditu eta eliza bat baino gehiago, eta horien artean ezagunena San Severino da, Salbatzailearen eliza ere esaten zaiona. Plaza Nagusian aurkitzen da.
Kanpoaldetik begiratu eta berehalaxe ikusten da eraikin gotikoa eta barrokoa dela, biak nahas-mahas. Gotikoak dira portadak, leihoak eta arrosa leihoak. Gainerako guztia barrokoa da, batez ere elizaren oinean altxatuta dagoen kanpandorrea.
Elementu arkitektoniko aipagarrienei dagokienez esan behar da, adibidez, elizaren burualdean abside poligonala duela kontrahorma sendoekin indartuta.
Bi sarbide ditu, bata mendebaldera begira eta bestea hegoaldera. Lehenbiziko sarrera bigarrena baino bakunagoa da, eta txaranbeldua da, arkibolta zorrotzekin: hauen gainean arrosa leiho bat eta bi leihate daude. Bigarren sarbideak ojiba arkuaren forma du eta oso txaranbeldua da, apaingarri ugariz betetako arkiboltekin. Arkiboltak janbetan bermatuta daude eta hauetan -goiko eta beheko partean- nitxo batzuk aurkitzen dira. Portada honetako sarrera-baoa berriztatu berri dagoen tinpano batek koroatzen du. Hormetan leihate handiak ikusten dira arku zorrotzekin, eta lehen aipatu diren arrosa leihoek ematen diete gaina bi sarbideei.