Itzuli orri osora

San Salbador eliza

FITXA

Izena: San Salbador eliza

Herria: Usurbil

Helbidea: Kale Nagusia,12

Auzotegi: Elizalde

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro >Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII, XIX

Estiloa: Barrokoa, Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Usurbilgo Elizalden dago eliza hau. Erdi Aroko eraikin baten gainean altxatu zen San Salbador, eta jatorriz harenak dira orain elizak dituen arku zorrotzeko bi portadetako zati batzuk eta zirkuluerdiko arku bat hegoaldeko fatxadan, baita hiru leihate bikoiztu itsu eta saietera batzuk ere. M.A. Arrazolak uste duenez, egitura hura Atxagatarren jauregiari zegokion; jauregiko hormak elizan baliatu omen zituzten. 1563 aldera hasi ziren eliza jasotzen.

Areto formako oinplanoa du, habearte bakarra, presbiterioa burualde oktogono formakoarekin eta hiru atal gurutze ganga konplexuz estalita. Hiru zutabeko sortetan bermatzen dira nerbioak. Zutabeok hormari atxikita daude eta basa gotikoak dituzte. Albo bakoitzean hiru bao daude eta hauetatik sartzen da barrura argia. Presbiterioko bi leihateek eta burualdeko arrosa leihoak, XVI. mendekoak, trazeria flamigeroa dute. Gainerako leihoak angeluzuzenak dira mainelarekin, guztiak XVI. mende hondarrekoak. Oinean, hiru arku karpanelen gainean, koru handi bat dago, 1910etik 1930era egin zena. Eliz barruan bada oraindik hilobirik. Hilobiak eta aldare erretauladun bat babesten dituzten zirkuluerdiko arkuak ere XVI. mende hondarrekoak dira.

Sakristia, XVIII. mendekoa, burualdeari egokituta dago eta inguruan leiho sail bat du bata bestearen gainean.

Hare-harrizko harlanduz egina da eraikina. Arkupe bat du, hau ere 1910etik 1930era egina, zirkuluerdiko hamahiru arkurekin eta beste handiago batekin; arku handi hau frontoi batek errematatzen du. Frontoia XVI. mendeko portadari zegokiona da, eta zirkuluerdiko arku baten azpian dago, kasetoiz hornituta, bi kontrahorma edo ostikoren artean.

Elizaren oinean, ebanjelio aldean, dago kanpandorrea. Oinarri karratua du, zirkuluerdiko arkuekin zulatuta pasabide izateko. Gauza bera gertatzen da Andoaingoan eta Ibarrakoan. Aurreko fatxadan, arku gainean, balkoi irten bat dago, markoztatua, eta horren gainean herriko armarria, den-dena oso ongi apaindua. Dorreak, albo bakoitzean, kanpaientzako zirkuluerdiko arku bat du eta kupula batek errematatzen du. Kupula gainean burdin forjatuzko gurutze bat ageri da.

Barruan azpimarragarri dira erretaula nagusia, XVII. mendekoa, Bazkardoren eskolakoa dela uste dena, eta alboko bi erretaula XVIII. mendekoak, bata Arimei eskainia eta bestea San Joseri. Nabarmena da Kristo gotiko bat ere, XV. mendekoa.