Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Zumaia
Helbidea: Mari, z/g
Auzotegi: Parte Zaharra
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XV, XVI
Estiloa: Errenazentista, Gotikoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Aizarnako Andre Mariaren eliza
Autorea: Pedro Altzega
Elizak Erdi Aroko kanpandorrea du, gotorleku baten itxurakoa; Monumentu Nazional izendatu zuten. Hasieran Santa Maria izena zuen, baina gerora San Pedro izena hartu zuen.
Habearte bakarra du elizak burualde oktogonalarekin, XVI. mendeko gangez estalia, eta dorrea du oinean.
Kanpoaldean bolumenak ikusten dira kontrahormekin markatuta, eta erlaitzak gargolekin hornituta.
Kanpandorreak bost gorputz ditu lau inposta ilaraz bereizita. Gotorleku baten itxura du eta beherengo gorputzean leiho zatitu bat eta saieterak daude, eta gainerakoetan leiho gingildunak, XIII. mendeko teilatutxoekin.
Harlanduz egina da, ilara desberdinetan.
Barruan Joan Antxietaren erretaula handi bat ikus daiteke, 1577.urtean egina; hau da herrialdean gaur egun dagoen Antxietaren bakarra. Oso ikusgarriak dira alboko kaperetan dauden taulak ere: triptiko flamenkoak eta Marino Martinezen taula botozkoa.