Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Zumarraga
Auzotegi: Elizkale
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Barrokoa, Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Aizarnako Andre Mariaren eliza
Autorea: Pedro Altzega
Zumarragan dago, XVIII. mendeko kanpandorrea du, arkupea, eta kanpoaldetik elizari eratxikita berari dagozkion bulegoak eta gelak. Eliza jasotzeko asmoa XVI. mendekoa da, baina harginen artean izan ziren auzi eta iskanbilengatik ez zen altxatu XVII. mendea arte.
Areto erako oinplanoa du, garaiera berdineko hiru habearterekin, eta hauek lau ataletan zatituta daude. Gurutze gangak nerbioetan tinkatzen dira, eta nerbio horiek euskarri batzuei atxikita ageri dira; euskarriok hormetan eta hiru zutabe pare zilindrikotan sartuta daude. Zutabe hauek kapitel doriarrak dituzte obaloekin hornituta, eta hori Gipuzkoan Azpeitikoan eta Zumarragako honetan baino ez da ikusten. Goi korua du oinean, hiru arku eskartzanoren gainean altxatuta.
Oin gaineko portadatik sartzen da eliz barrura, eta baita ezkerreko aldetik ere.
Koruan eta habearteetan zirkuluerdiko leihateak ditu, eta horietatik sartzen da argia barrura.
Kanpoaldetik duen arkupea azpimarragarria da, 1827. urtean egina, oinalde osoa eta eskuinaldea hartzen duena. Arkupe honek zirkuluerdiko arkuak ditu eta frontoi hiruangeluar batek errematatzen du. Estalkia isurialde bakarrekoa da.
Portadak barrokoak dira.
Manposteriaz egina da eliza, barrutik emokatuta dago eta zati berezietan harlandua ageri da.
Azpimarragarriak dira Mauricio Valdivielso "El Santero de Payueta"delakoaren Kristo bat eta XVIII. mendeko erretaula nagusia.