Andre Mariaren ermita
FITXA
Izena: Andre Mariaren ermita
Herria: Zeberio
Helbidea: Zeberiogane
Auzotegi: Zeberiogane
Eskualde: Arratia
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIX
Estiloa: Barrokoa
Beste Estiloak: Neoklasikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1617
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Zeberiogane auzoan dagoen ermita hau 1991n erabat zaharberritu zen. Eraikin handia da, ezkerreko aldean sakristauaren etxea erantsita dauka, oinplano angeluzuzena eta hiru isurialde ditu.
Kanpoaldean arkupea eta eskuin alboan hiru kontrahorma nabarmentzen dira.
Bi gorputzeko kanpai horma handia du, kanpai bakarra, eta burdinazko gurutze batek eta haize orratz batek errematatzen dute; haize orratza sei akrotera esfera formakoz apainduta dago.
Ermita inguruan arkupea dago, eta bertan zurezko mahaiak eserlekuak atxikita dituztela.
Zirkuluerdiko arkupetik sartzen da barrenera. Arkuaren gainean harrizko xafla bat ageri da idazkun honekin: "AÑO DE 1815". Xafla berri bat ere ageri da idazkun honekin: "JUAN INAZIO IRURETA ABADEA ZEBERIOKO HERRIAK EZ ZAITU EGUNDO BE AHAZTUKO 1937-1995"...