Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Urizaharra

Helbidea: Frai Jazinto plaza, 6

Auzotegi: Urizaharra

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVII, XVIII

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Urizaharra Arabako Mendialdeko udalerri txiki bat da, Trebiñoko konderriaren eta Toloño mendikatearen artean. Hainbat mendetan Gaztelako Koroaren mendeko zein Nafarroakoaren mendeko izan da. Arteari eta Historiari dagokienez hain aberatsa den herri horretan dago Andre Maria Jasokundekoaren eliza.

Oinplano angeluzuzeneko eliza da, habearte bakarrekoa luzetara hiru ataletan zatitua, amaieran burualde zuzena duela. XVI. mendeko gurutze ganga izartu batek estaltzen du aipatu habeartea. Eliz barruan hainbat espazio eratzen dira, hala nola, kaperak, eliza eraiki eta ondoren eginak; korua, arku eskartzano baten gainean oinarritua; sakristia, burualdearen eskuinean atxikia, eta kanpandorrea. Hau oinplano karratukoa da, eta lau gorputz ditu, kupula oboide batez eta linterna zilindriko batez errematatuta.

Bi portada ditu: bata hegoaldeko fatxadan eta bestea iparraldekoan. Lehenengoa XIII. mendekoa da, eta arku zorrotz bat du, arkibolta, zutabe, tinpano eta erlaitzeko hondarretan estilo erromanikoan dotore apainduta. Iparraldera begira dagoena neoklasikoa da, eta kapitel joniarreko bi zutabeerdi ditu. Argia ebanjelio aldetik sartzen da, bi bao karratu txaranbeldutatik eta bao zirkular batetik, eta hegoaldeko fatxadan leihate erromaniko bat ere irekitzen da. Bada beste leihate bat ere, baina gaur egun itxita dago.

Eliza honen eraikuntzan erabilitako materialen artean manposteria ageri da gehien, eta alderdi nobleenetan harlandua erabili zen, hau da, arkuetan, bao inguruetan, portadetan...

Barrualdean erretaula errenazentista bikaina mirets daiteke bereziki, XVI. mendekoa, baita koruko harlandua eta sakristiako kaxoi altzari rococo estilokoa ere.