Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Herria: Segura

Helbidea: Jasokundearen plaza, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XIV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XV, XVI, XVIII

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Gotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Euskal gotiko estiloko eliza da, eta ataripea eta oinean kanpandorrea ditu. Historialari batzuek diotenez, eliza hau XIV. mendean eraiki zen, XV. mendean zaharberritu zuten eta XVI.ean eman zioten gaur egun duen itxura.

Elizak basilika erako oinplanoa du eta gurutze gangaz estalitako garaiera berdineko hiru habearte ditu; gangetan tertzeleteak eta nerbioak ageri dira, zutabeen gainean oinarrituta. Zutabe horiek lauki formako basa dute eta, diagonalen norabideari jarraituz, erronbo formak osatzen dituzte. Angeluetan ere zutabetxo itsatsiak daude. Azken bi zutabeek koruari eusten diote, eta kapitel doriarra dute.

Elizak aztarna gotikoak gordetzen ditu absidearen kanpoaldean, baita presbiterioko arku formeroari eusten dioten euskarrietan ere.

Kanpoaldean kontrahormak nabarmentzen dira, barrualdean zutabe itsatsiekin bat egiten dutenak. Ataripea ere nabarmena da. Ataripea, eskuinaldean, zirkuluerdiko sei arkuz osatuta dago, eta ez du sarrera estaltzen.

Portada da kanpoko elementurik deigarriena eta, balio artistikoari dagokionez, garrantzitsuena. Estilo barrokokoa da, Andre Mariaren Jasokundeari eskainia.

Dorreak lauki formako oinplanoa du, oinari itsatsita dago absideari aurrez aurre, eta lau pinakulu dotore ditu.

Kanpoaldea harlanduz egina da eta barrualdea harlanduz eta manposteriaz.

Barrualdean estilo barrokoko erretaula nagusia eta alboetako erretaulak nabarmentzen dira.