Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Samaniego
Helbidea: Elizako ibilbidea, z/g
Auzotegi: Samaniego
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa zenbait gune jakinetan
Jabetasun: Udal Ondarea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak gangetako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Samaniego udalerrian dagoen eliza honek bi dorre ditu oinean, eta bere garaieragatik nabarmentzen da.
Eraikinak gurutze latindar formako oinplanoa du, bi ataleko habeartearekin: koruari dagokion atala estuagoa da, dorreak halaxe behartuta. Beso motzeko gurutzadura aurkezten du, eta burualdeko atal bat oktogonala da eta bestea angeluzuzena.
Gangak, nerbiodunak, estilo gotikokoak dira, burualde eta korukoak, alabaina, Berpizkunde garaiko izar formakoak, eta giltzarria inguratzen duen zirkulu zentrokide bat osatzen dute.
Nabarmentzekoak dira gangaren oinarriak, eliza osoa inguratzen duen erlaitzaren gainean. Oinarri horiek zutabe ildaskatuak dira, kapitel korintoarrekoak, elizari taxu aparta ematen dioten basamentu ikusgarrien gainean ezarriak.
Oinean, goialdean, korua dago: arku eskartzanoa du, burdina balaustratuz egindako karela eta bi hegal handiz apainduta dago. Behe koruko ganga nerbioduna da. Koruaren azpian dago XVI. mendeko bataiarria; honek ildaska kiribilak ditu.
Sakristia, berriz, presbiterioaren ondoan dago. Oinplano karratukoa da, eta hori estaltzen duen ganga esferaerdi formakoa da, beheratua, zirkulu zentrokideak osatzen dituzten nerbioekin. Sakristiatik pulpiturako sarbidea oso interesgarria da, baita Elizatik sakristiara sartzeko portada ere.
Tenpluaren burualdeari eusten dioten hainbat kontrahorma kontserbatzen dira. Erlaitz fin edo inposta batek inguratzen du eliza eta, kanpoko dekorazioa errematatuz, triglifoz eta metopa apainduz osatutako friso bat eta molduraz jantzitako erlaitz bat daude.
Argia habeartearen eta gurutzaduraren hegoaldean dauden zirkuluerdiko bi leihotatik sartzen da, baita burualdearen hegoaldean dagoen okulu batetik ere.
Portada, barrokoa, habeartearen lehenengo ataleko hegoaldean irekitzen da. Dinteldua da eta gingilak osatzen dituzten harlandu sendoz inguratuta dago; giltzarriaren aldean makurtu egiten da eta, bertan, landareak ageri dira. Alboetan zutabe ildaskatu korintoarrak ditu, eta dentikuluak dituen erlaitz batek ematen dio pasoa goiko atalari, zeinean, hegalekin eta pilastrekin batera, lore ontziz osatutako dekorazioa eta okulu bat duen erremate makurtu bat ageri diren.
Mendebaldeko fatxada interes handikoa da. Hormaren alde banatan bi dorreak daude, eta bertan arku zorrotz itsu handi bat ikus daiteke eta horren gainean harrizko balaustrada.
Hegoaldeko dorrea XVI. mendekoa da, baina ez dago erabat bukatuta: errematea falta zaio. Hegoaldeko eta mendebaldeko alboetan molduraz apaindutako Berpizkundeko leihoak ditu.
Beste dorrea ipar-mendebaldeko angeluan dago, eta antzinako gotorlekuen aztarna da.
Eraikin osoa, bai kanpoaldea bai barrualdea, bikain landutako harlanduz egina da.