Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Ordizia
Helbidea: Santa Maria
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIV, XVIII
Estiloa: Gotikoa, Barrokoa, Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Ordizian dago eliza hau, herrigunean, eta ataripea eta kanpandorrea ditu, eta erretore etxea elizaren burualdeari erantsita.
Erdi Aroko jatorrizko eliza hartatik gaztelu-gotorlekuaren dorrea aprobetxatu zen, XVI. mendean, eliza berreraiki zenean.
Areto oinplanoa du lau ataletan zatituta, goi korua eta abside oktogonala. Gurutze gangak ditu tertzeleteekin eta lokailuekin, hiru zutabe oinarri gabekoek eratutako hiru sortatan finkaturik.
Aspaldi ez dela eliza berritu zenetik, alboetan kapera bana daude, gurutzaduraren besoak balira bezala. Ezkerreko aldean San Pedroren kapera dago, eta garai batean bertatik irten zitekeen kanpora; gaur egun bertan aurkitzen da bataiarria.
Burualdearen eta koruaren alde banatan dauden leiho angeluzuzenetatik sartzen da argia, baita kaperetako leiho zirkularretatik ere.
Presbiterioan, sakristiako gaurko ate gainean, armarriak daude (Espainiakoa, uztarria eta geziak...), baita 1556ko urte data ere.
`Kanpoaldean, ezkerraldean dagoen sarrerako ataripea oso nabarmena da (oraingoa eta jatorrizkoa bera da); burdin urtuzko zutabeen gainean dago altxatuta eta arku karpanela du ojiba arkiboltekin.
Gaur ikusten den kanpandorrea XVIII. mendearen azken aldera edo XIX. mendearen hasieran jaso zen, Frantzisko Iberoren planoen arabera. Lauki formako oinplanoa du eta bola motiboekin errematatuta dago.
Barruan azpimarragarri dira erretaula nagusia eta albokoak, XVII. mendekoak, baita Andra Mari gotikoa ere.