Andre Mariaren eliza
FITXA
Izena: Andre Mariaren eliza
Herria: Oñati
Helbidea: Urruxola,10
Auzotegi: Urruxola
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro >Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Etxebizitza. Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa. Aisiarako
Eliza hau Urruxola auzoan dago, goialdean, Debagoieneko eskualdeko Oñati udalerrian eta Orkatzategi gailurren oinean, ia-ia Aretxabaletako lurretan. Multzo erlijioso-kultural-olgetarakoa osatzen du, eliza arkupedunaz gain apaiz etxea ere badago-eta, gaur egun aisiarako elkarte, eskola eta hilerri bilakatua.
Elizak oinplano angeluzuzena du, gurutze gangaz estalitako hiru atalekin. Ganga, berez, zurezkoa da, baina estalita dago. Eusten dioten nerbioak mentsuletan bermatzen dira. Burualdea oktogono formakoa da eta leiho bana du alde banatan.
Manposteriaz egina da, baina zati nobleetan harlandua du. Oso nabarmena da arkupea, ebanjelio aldea korrituz eliza eta hilerria lotzen dituena; tarte horretan, gainera, irekia da. Teilatua laua da, eta zirkuluerdiko arkuetan finkatzen da. Arkupea, oin eta epistola aldean, itxia da. Portada nagusiak arku karpanela du.
Kanpandorreak oinplano lauki formakoa du, zirkuluerdiko arkuen gainean oinarritua. Hainbat bao ditu kanpaiak hartzeko eta burdin landuzko gurutze batek errematatzen du.
Elementu apaingarrien artean nabarmentzen dira XVIII. mendeko bigarren zatiko erretaula neoklasikoa eta alboetako bi erretaulak, 1807ko margolanekin. Sakristian, epistola aldean, XVI. mendeko bigarren zatiko poliptiko manierista bat dago, eta bataiategian, epistola aldean, Aulkiko Ama Birjinaren taila bat, XVI. mendearen erdialdekoa, jatorrizko polikromia gordetzen duena; gainera, Berpizkundeko bataiarri bat ere bada.