Itzuli orri osora

San Andres eliza

FITXA

Izena: San Andres eliza

Herria: Mutriku

Helbidea: Txurrula plaza, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1802

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Silvestre Perez

Deskripzioa eta oharrak:

Udaletxea dagoen enparantzan eraiki zen eliza, plataforma angeluzuzen baten gainean. Topaleku gertatzen da gune hori, plaza honetan antolatzen baitzen herrira ailegatzen zen bidesarea.

Garai bateko eliza zaharra berreraiki egin zen XVI. mendean, baina 1790ean, hondatuta zegoela eta, bota eta berria egitea erabaki zen. Proiektua Silvestre Perezek egin zuen, 1798. urtean, eta San Fernando Arte Akademiak 1799an onartu zuen. Eliza altxatzen 1803an hasi baziren ere, lehenbiziko meza 1843. urtean eman zen.

Elizak gurutze greko formako oinplanoa du eta barruan lau zutabe doriar ditu; horietan oinarrituta arku formeroak daude.

Absidearen alde banatan gela angeluzuzen bat dago sakristia izateko egina, eta burualdeari atxikita kanpandorre bat, lauki formakoa.

Oinean dagoen arkupea oso ederra da, eliza klasikoen antzera egina, sei zutaberekin eta aurrean harmaila bat duen frontoi batekin.

Kanpoko aldea harlanduz egina da, eta barruko zutabe eta arku toralak harlanduz.

Barruan esfera laurdeneko ganga du erdiko absidean, eta kanoi ganga albokoetan. Eliza argitzeko hiru zatiko zirkuluerdiko leihoak daude.

Absideetako zirkuluerdi formako tarteetan 1981. urtean Iriondok eta Gabilondok eginiko horma irudiak ageri dira: erdiko absidean Kristo dizipuluekin, eta seme galduaren parabola eta samariar zintzoarena albokoetan.

Oinean, ezkerreko kaperan, margolan batean Kristo lau iltzerekin gurutziltzatuta ageri da, teknika argilunaz baliatuz burutua. Ustea da Zurbaranek egin zuela.