Itzuli orri osora

Andre Maria eliza

FITXA

Izena: Andre Maria eliza

Herria: Mundaka

Helbidea: Talaiako ibiltokia,1

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Historizista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Bizkaiko kostaldeko arrantza herri txiki bat da Mundaka. Gero eta turista gehiago joaten da uda pasa bertara. Gernikatik Bermeora doan errepidearen ondoan dago herria eta, bertan, herrigunean, Andre Mariaren eliza.

Oinplano angeluzuzeneko eliza da, habearte bakarra du burualde zuzenarekin, den-dena tertzeletezko eta makurdurazko gurutze gangaz estalia. Gangak euskarri gotikoen gainean bermatzen dira burualdean, eta gainerako guztian euskarri errenazentistetan. Barruan kapera batzuk ditu, oinean korua; kanpoaldetik benetan ikusgarria da elizaren hego-sartaldean altxatzen den kanpandorrea, estilo neogotikoan egina.

Barrura sartzeko bi sarrera dira. Portada bat hegoaldera begira dago eta arkua pixka bat zorrotza du, dobelaz hornitua. Bestea sartaldera zuzenduta dago eta zirkuluerdiko arkua, zutabe joniarrak eta frontoi hutsa ditu. Portada bakoitza bere arkupeak babesten du. Burualdeko okulu batetik eta hegoaldeko horman dauden arku zorrotzeko bi baotatik sartzen da argia barrura.