Itzuli orri osora

Andre Maria Mesedetakoaren eliza eta komentua

FITXA

Izena: Andre Maria Mesedetakoaren eliza eta komentua

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Abezua , 5

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Abezuako errebaleko erdigune antzinakoan dago komentua. Eraikin multzo atxikia da, ilaran kokatua eta elizaren aldean zertxobait makurtua; beste bloke batean egoitza eta ikastetxea daude.

Bidarte familiakoek sortu zuten komentua 1547. urtean, baina Abezuan ez ziren bizitzen jarri 1636. urtea arte. Eliza 1793an ireki zen.

Estilo barrokoan egina da eliza, gurutze latindar formako oinplanoa du, habearte bakarra eta burualde zuzena. Kanoierdiko gangarekin estalita dago; arku fajoiek segmentuetan banatzen dute kanoierdiko ganga hori.

Oinean goi koru bat dago arku karpanelen gainean burdin sarez itxia.

Fatxada soila du komentuak, Gizakundearen komentuak duenaren antzekoa, eta bertako sarbideak eta bao dinteldu batek ardatz bat eratzen dute. Horma leunaren aldeko atala pilastren artean dago. Goiko partean bi gorputzeko eta hiru baoko kanpai horma ikusten da, eta alboetan bolaz osatutako piramideak dituen frontoi batek koroatzen du.

Arku beheratu eta hegatsez apaindutako batetik barrena sartzen da elizara. Arkuaren gainean armarri txiki bat ageri da.

Burualdeko, gurutzaduraren besoetako eta atzeko hormako baoetatik sartzen da barrura argia.

Harlanduz eginak daude arkuak, baoak eta fatxadak; gainerako guztia harlanduxkaz.

Bi garaiera ditu komentuak, eta horien gainean beste hiru garaiera altxatu dira mende honetan; horietantxe dago ikastetxea.

Beheko bi solairuak hainbat inposta ilarak zatitzen dituzte, eta inposta horiek leunak dira.

Beheko solairuan sarrera nagusi dinteldua dago; alde banatan pilastrak eta hegatsak ditu, eta Mesedeetako Amaren armarri batek errematatzen du.

Bada alboko horman beste sarbide bat, hau ere dinteldua, eta Mesedeetakoaren beste armarri batek errematatzen du; armarri hau lehen aipatu dena baino bakunagoa da.

Bigarren solairua bao dintelduetan antolatuta dago.

Harlanduxkaz egina dago komentua, eta goreneko pisuak adreiluz eta hormigoiz eginda daude.