Andre Maria Jasokundearen parrokia
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundearen parrokia
Herria: Lapuebla De Labarca
Helbidea: Nagusia,z/g
Auzotegi: Lapuebla De Labarca
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa zenbait gune jakinetan.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Joan Astiasu, Pedro Zaldua
Eliza hau Lapuebla de Labarca herriaren erdian dago. Elizak albo banatan bi dorre ditu. XVI. mendeko bigarren zatian eraiki zuten, Eltziegokoaren antzeko estiloan, bien proiektua hargin berak egin baitzuen, baina Lapueblakoa xumeagoa da. 1737an zaharberritze lan handiak egin zituzten.
Elizak oinplano basilikala eta absidea oktogono formakoa ditu, hiru ataleko habeartea, horietako bat gurutzadura izanik; oinean goi korua du.
Oktogono formako ostiko handiak ditu eta, horiez baliatuz, habeartearen alde bakoitzean, kaperak daude. Nerbio gangetan forma konplexuak ikus daitezke, eta lehenengo atalean giltzarri apainduak. Absidearen hasieran bi zutabeerdi daude, ildaska kiribilekin. Koruak arku eskartzano molduratua du zutabe ildaskatuen gainean, baita burdinazko karela ere.
Kanpoaldean kontrahorma batzuek eusten diote elizari, batez ere burualdean eta hegoaldean, lurrean desnibel handia baitago. Kontrahorma horiek apainduz, goiko aldean, bola batzuk daude.
Sarrera nagusia oinean dago, zirkuluerdiko gainarku molduratu baten azpian, eta alde banatan dorre bana du. Portadak zirkuluerdiko arkua du, pilastraz eta taulamenduz inguratuta. Elementu horiek guztiak oso apainduta daude, gainarkuaren barrualdean ere ikus daitezkeen motibo kasetoidunekin. Gainean galeria bat dago, pilastra kaxeztatuen artean bost arku beheraturekin. Beste sarrera bat ere bada hegoaldean, txikiagoa, XVI. mendeko arku batekin.
Bi dorreak desberdinak dira. Ezkerrekoa baxuagoa da, eta lauki formako oinplanoa du. Eskuinekoak, berriz, oinplano irregularra du. Biak kupulaz errematatuta daude, eta piramide boladunekin apainduta.
Sakristiak, iparraldean atxikita, oinplano lauki formakoa du, petxina gaineko gangaz estalita dago eta angeluetan pilastrak ditu.
Argia burualdeko okuluetatik, habearteetan zirkuluerdiko arkuetan dauden leiho molduratuetatik eta oineko beste okulu batetik sartzen da.
Eliza harlanduz egina da horma, ganga eta sakristian.
Barrualdean erretaula nagusia nabarmentzen da, hondar Berpizkundea eta barrokoaren hastapena lotzen dituen erromanismoaren adibide garbia.