Elizmendiko Andre Mariaren ermita
FITXA
Izena: Elizmendiko Andre Mariaren ermita
Herria: Harana
Helbidea: Elizmendi, 17
Auzotegi: Kontrasta
Eskualde: Arabako Mendialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XX
Estiloa: Erromanikoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1778
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Herritik landa, hegoaldera, muino baten gainean dago ermita. Kofradia bat eduki zuen, 1713. urtean onartutako ordenantzekin.
Kontrastako barrutian dagoen ermita bakarra da Elizmendi; garai batean baziren hor zortzi ermita.
Oinplano angeluzuzena du ermitak, absidea zirkuluerdi formakoa eta sakristia ezker besoko aurreko atalari atxikia. Bi isurki ditu estalkiak, teilatu laua du habeartean, eta burualdean labe ganga, apaindurarik gabeko garaipen arkuarekin.
Jatorrizko eraikuntzako burualde erromanikoa gordetzen da oraindik ere, hilarri erromatarrekin egina. Hamar harburu baldar zizelkatuk errematatzen dute absidea; hilarri erromatarretan agertzen diren motiboekin apainduta daude harburuok.
Hegoaldetik sartzen da eliz barrura; sarbidea dinteldua da, eta bertan hilarri bat eta atalasean beste bat ikus daitezke.
Burualdea harlanduzkoa da eta manposteriazkoak gainerako horma guztiak, zementuz emokatuak.
Ermita ondoan, hegoaldera, Erdi Aroko hilobi kristauen aztarnak daude.
Barruan erretaula nagusi barrokoa nabarmentzen da, eta bertan XVI. mendeko Ama Birjina baten irudia dago. Alboetan ere badira erretaulak San Joanen eta San Adrianen irudiekin.